EAB eta (H)emen Elkartea ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako sektoreetan lan egiten dugun profesionalontzat funtsezko egitasmo batean elkarlanean ari gara: sektore bi hauetan indarkeria matxistak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko protokoloa garatzen ari gara, Euskal Herriko Unibertsitateko ADI ikerketa taldearen laguntzarekin, eta KSIgune eta Emakunderen babesarekin.
Espainiako estatuan hainbat lurraldetan halako protokoloak garatzen ari dira edo jada indarrean daude. Baina Euskal Autonomia Erkidegoan oraindik ez dago ikus-entzunezko eta arte eszenikoetarako berariazko protokolo bat, eta hori zuzen-zuzenean lantzen hasi gara EABk eta (H)emen elkarteak bultzatuta.
Protokolo hau garatzeko, Garazi Arregi EHUko ikaslea eta ADI taldearekin lanean ari den ikerlaria, sektoreetako emakume profesionalen esperientziak jasotzen ari da, eta beharrezko diagnosia osatuko du.
BETE INKESTA HEMEN (20-30 minutu)
Inkesta maiatzaren 14ra arte bete ahal izango da
Zure erantzuna oso baliotsua da. Horrez gain, eskertuko genizuke galdetegi hau zure inguruko beste profesionalengana zabaltzea: lankideak, kolaboratzaileak, sareetako kontaktuak... Ahots anitzek egingo dute protokolo hau benetan erabilgarria eta erreala.
Eskerrik asko zure parte-hartzeagatik eta konpromisoagatik.
EAB - Euskal Aktoreen Batasuna
(H)emen – Euskal Herriko Ikus-entzunezko eta Arte Eszenikoetako emakumeen elkartea