|
EUSK
/
CAST
INICIO
|
CASTING
|
CURSOS
|
NOTICIAS
|
PREMIOS
|
SINDICAL
|
AFÍLIATE
|
CONTACTO
NOTICIAS
×
Close
2014-10-13
V. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdian parte hartzeko epea zabalik
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko V. Proiektu Deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2014ko abenduaren 12an amaituko da. Egitasmo irabazleak, gehienez ere, 4.000 euro jasoko ditu. Poltsiko Antzerkian, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izan ohi da. Errealitate hori ikusita, alor horretan euskarazko sorkuntzak bultzatzea da ekimen honen lehen helburu nagusia. Bestalde, kulturaren balio katearen barruan (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena eta, hedapena eta ikustaldia), orokorrean sorkuntza eta ekoizpenak dira kultur erakundeetan gutxien jorratzen diren arloak. Gauzak honela, kultur balio katearen ibilbide guztia jorratzea da bigarren helburu nagusia. Kontuan hartzekoa da era berean, orain aurkezten dugun bosgarren deialdi honen xedea ez dela diru-laguntza soila, koprodukzioa baizik. Izan ere, aukeratutako proiektuaren sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain, hirugarren deialdi honetan landutako obraren estreinaldia egingo da Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren programazioaren barruan (2015eko maiatzean). Hain zuzen ere 4 emanaldi egingo dira hiriko beste hainbat tabernatan. 2011ean abiatu genuen lehen aldiz modu esperimentalean deialdi hau, Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen ondotik. Aurreko lau deialdietan, 25etik gora izan dira aurkeztutako Poltsiko Antzerki proiektuak. Donostia Kultura da antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz. Informazio gehiago beheko loturetan.
Ver todas las NOTICIAS