Kultur eragile, antolatzaile, antzerkigile, antzerkizale... euskarazko teatroa mintzagai, guztiontzako gogoeta eguna antolatu dugu ostegunean (azaroak 21) Azpeitian, Antzerki Jardunaldien barruan. Ximun Fuchs eta Eneritz Artetxeren ponentziak, ZUBI deialdiaren aurkezpena, Ganbila eta Garazin Antzerki liburu bildumen aurkezpena, Eztena-Baratza-Zubi-Kulturaz Kooperatiba proiektuen partekatzea, "35 huts" antzezlanaren estreinaldia... Egun osorako izena ematea komeni, baina egunean zehar ekitaldiren batera edo bestera etorri nahi duena oro ongi etorria izango da: