EAB Euskal Aktoreen Batasunetik, gure lankide eta afiliatua den Itziar Ituñori elkartasuna adierazi nahi diogu bere gain jasaten ari den erasoengatik. Erasoak, preso diren pertsonentzako legedia bete dadin babesten duen manifestazio batean parte hartzegatik iritsi zaizkio.
Pertsona guztien adierazpen-askatasuna defendatzen dugu eta, honek, beste pertsonen jarrera ideologiko eta politikoekin publikoki bat ez etortzea barne hartzen du. Itziarrek jaso dituen mehatsu, irain eta erasoak onartezinak dira. Honez gain, bidegabeak iruditzen zaizkigu norbaiten karrera profesionala ahultzeko egin diren ekintzak, eta enpresa publiko zein pribatuek hartutako erabakiak. Zehazki, artista batek, herritar gisa egoki deritzon manifestazio baketsuetara joateko eskubide demokratikoa erabiltzeagatik, enpresak artistari dion babesa kendu, profesinalki zigortu edo/eta boikota egitea.
Gure aldarrikapena ondorengoa da: ez dadila inor kriminalizatu herritar gisa injustizien, legezkontrakotasunen edo lege-salbuespenen aurrean hartzen duen jarreragatik.
Donostian, 2024ko urtarrilaren 16ean.