GOGORATU
Kontratu bat sinatzerakoan, eskura ezazu kopia bat eta, gogoratu, AKTOREAK besteren konturako langileak garela. Gure kontratuak lan-kontratuak dira, Gizarte Segurantzarekin eta BEZ eta Lizentzia Fiskalik gabea.
Langabezia eskatu behar duzunean, INEMeko bulegora iritsi bezain pronto, esan Artista zarela. Ezaugarri bereziak ditugu, beste langileekiko guztiz ezberdinak.
Ikus-entzunezko lanak egin badituzu (zinea edo telebista), AISGEn, Jabego Intelektualaren Eskubideak Kudeatzen dituen elkartean, egin zaitez bazkide.
Lanari buruzko edonolako zalantzarik baduzu, dei iezaguzu. Zure abokatuak, Gurutze Baztarrikak, gustura hartuko zaitu.
Helbidea edo/eta telefonoa aldatzen badituzu, jakinaraz iezaguzu; denboraldi baterako kanpora joaten bazara ere bai, informazioa nora bidal diezazukegun jakiteko.
Artisten PFEZren gutxieneko erretentzioa %15ekoa da. Hori baino txikiagoa aplikatzen badizute, bai enpresa eta bai zu legez kanpo egongo zarete.
Urte hasieran, aurreko urtean lan egindako enpresa guztiei eska iezaiezu 10 T inprimakia Errenta Aitorpena egin ahal izateko.
Nominaren datuak eta Gizarte Segurantzaren Lurralde Zuzendaritzak hilero bidaltzen dizkizun likidazioen frogagiriak erkatu edo konparatu itzazu.
KOTIZAZIOEN ERREGULARIZAZIOA
Urtero jasotzen dituzue TGSS delakotik artista moduan egindako lanen berri. Komunikazioak ze enpresetan lan egin duzuen, jasotako soldata eta egindako kotizazioak jasotzen ditu.
Jarraian kotizazio eta soldaten arteko diferentziarik badago, kopuru hirri langileari eta enpresari dagokion kuota tipoen batura aplikatu eta emaitza ordaintzekoa bada, aukeran ipiniko dizue ordaintzea ala ez.
Ordaintzea erabakoko bazenute, Tesoreriara joan eta bertan jasotako kotizazio boletinarekin banketxera jan beharko duzue ordainketa egitea.
Ordaintzea edo ez ordaintzearen ondorioak hauek dira : Ordainduaz gero, bizi laboralean behin betiko ordaindutakoaren arabera geratuko dira kotizazioak eta ez ordainduaz, berriz, urtean zehar behin behineko eginadko kotizazioak geratuko dira behin betirako.
Hau esanda, noiz komeni da ordainketa egitea? Beti, esan beharko genuke, baina eragin handiena 50 urtetik gorako aktoreen artean gertatzen da, hauek bait daude jubilaziorako basearen kontaketarako hartzen diren urteetan.
Ideia orokor moduan, beti dela komenigarria jasotako soldatak eta egindako kotizazioak berdintzea esan behar dugu.