Theodoros Terzopoulos (Grezia)
Antzerki zuzendaria, hezitzailea, idazlea, Attis Antzokiaren sortzaile eta zuzendari artistikoa, Antzerki Olinpiadaren inspiratzailea eta Antzerki Olinpiadaren Nazioarte- ko Batzordeko presidentea
Antzerki zuzendaria, hezitzailea, idazlea, Attis Antzokiaren sortzaile eta zuzendari artistikoa, Antzerki Olinpiadaren inspiratzailea eta Antzerki Olinpiadaren Nazioarteko Batzordeko presiden- tea.
Entzun al dezake antzerkiak gure garaiak igortzen duen SOS seinalea, hiritar pobretuak dituen mundu batean, errealitate birtualaren ziegetan giltzapetuak, beren indibidualismo itogarrian uzkurtuak dituena? Bizitzako esparru guztiak hartzen dituen kontrol- eta errepresio-sistema to- talitario baten barruan izaki robotizatuak dituen mundu batean?
Kezkatzen al du antzerkia suntsipen ekologikoak, planetaren tenperatura igotzeak, biodibert- sitatearen galera izugarriak, ozeanoen kutsadurak, izotza urtzeak, baso-suteen areagotzeak eta muturreko fenomeno meteorologikoek? Antzerkia ekosistemaren parte aktibo bihur daiteke? Urte luzez, giza jarduerak planetan dituen eraginak behatzen aritu da antzerkia, baina arazo horri aurre egiteko zailtasunak ditu.
Antzerkia larritu egiten al da giza izaerarekin, XXI. mendean taxutzen den bezala, non hiritarra arrastatu eta manipulatzen baitute interes politiko eta ekonomikoek, informazio-sareek eta iritzi publikoa trebatzeko enpresek? Non sare sozialak, komunikazioa errazten duten arren, elkarre-
kintzaren koartada handi bihurtu baitira, Bestearekiko beharrezko segurtasun-distantzia ema- ten dutelako? Bestearenganako, ezberdinarenganako, Atzerriarenganako beldur sentimendu orokor batek menperatzen ditu gure pentsamendu eta ekintzak.
Ba al du antzerkiak desberdintasunak batera izateko laborategi gisa funtzionatzerik, odola darion zauria kontuan hartu gabe?
Zauria odoletan dago eta Mitoa berreraikitzeko deia egiten digu. Eta Heiner Müllerrek dioen bezala: «Mitoa kumulu bat da, makina berri eta beste makina batzuk etengabe akopla daitezkeen makina bat. Energia transmititzen du, abiadura gero eta handiagoak zibilizazioaren zikloa lehe- rrarazi arte» eta, gaineratuko nuke, basakeriaren zikloa.
Antzerkiaren fokuak argi dezake zauri soziala, bere burua engainuz argitzen jarraitu beha- rrean?
Galdera horiek ez dute behin betiko erantzunik onartzen, antzerkia erantzunik gabeko galderei esker existitzen eta irauten duelako.
Dionisok bere jaioterritik pasatzean piztu zituen galderak, antzinako antzokiko thymelé-tik, eta gerra-paisaietan barrena isilean erbesteko bidaia jarraitzen duena, gaur, Antzerkiaren Mundu Egunean.
Begira diezaiogun begietara Dionisori, Begira diezaiogun begietara Dionisori, antzerkiaren eta Mitoaren jainko itzaltsuari, iragana, oraina eta etorkizuna lotzen dituenari; bi jaiotzaren seme, Zeus eta Sémele, nortasun jariakorren adierazpena, emakumea eta gizona, amorratua eta baketsua, jainkoa eta animalia, eromenaren eta arrazoiaren, ordenaren eta kaosaren arteko atarian, akrobata bizitzaren eta heriotzaren arteko mugan. Dionisok funtsezko galdera ontologi- koa egiten du: «Zertaz ari gara?». Galdera horrek mitoaren sustraia eta giza enigmaren diment- sio anitzak gero eta sakonago aztertzera bultzatzen du sortzailea.
Oroimena lantzera eta etika eta ardura politiko berri baten eraketara zuzenduko diren narrazio modu berriak behar ditugu, egungo Erdi Aroko diktadura multiformetik ateratzeko helburuare- kin.