Azken urte hauetan hainbat aldaketa pairatu ditu ahots bidezko lanbideak, bikoizketa eta esatari lanei dagokienez, batik bat teknologia berriek baldintzaturik. Guzti horrek lanbidera ekarritako aldaketa, lan baldintza eta kalitate mailaren eskakizuna aurrez-aurre ezagutzeko aukera eskaintzea interesgarria iruditu zaigu lanean ari garen taldeari. Ikus entzunezko beste diziplinatan lanean ari den pertsona askok hurbildu beharra izaten du mikrofono aurrera. Interesgarria iruditzen zaigu bai ezagutza teorikoan nahiz ariketen bidez, lanarekin profesionalki lehen kontaktu bat eskaintzea.
Horretarako baliabide profesionalak eta egitaraua prestatu ditugu, parte hartzaileek oinarrizko gidalerro eta ezagutzak jaso ditzaten.
XABIER ALKIZA
Hiru hamarkada badira, jarraipen osoz batzuetan eta tarteka bestetan, bikoizketa lanbidean nabilela. Euskadin lanbideak izan duen ibilbidea dela eta, denetarik egitea suertatu zait, eta lanbidearen nondik norakoak osotasunean ezagutzen ditudala esan daiteke.
Bikoiztaile eta esatari urteen ondoren etorri ziren zuzendaritza eta egokitzapena lantzeko garaiak, euskaraz eta gazteleraz, eta azken garaiotan, lanbidearen alde administratiboa eta baita enpresa ikuspegia ere landu behar izan ditut.
Plataformen aroak ekarri dituen aldaketak eta bezero berrien kalitate eskakizunek asko aldarazi dute lanbidea, baina funtsean ahotsarekin egin beharreko antzezlana izaten jarraitzen du bikoizketak eta hori ahalik eta modu profesionalenean egitea izan dut beti helburu.