Clown-aren antzerki-oinarriak eta publikoaren aurrean eraginkorrak nola izan landuko dugu; keinuetan, ekintzetan eta ikusleekin konektatzeko aukera ematen duen proiekzio emozionalean argitasuna. Jolasak eta inprobisazio indibidual eta kolektiboak sormena pizten lagunduko digute. Presentzia eszenikoa, etenaldiak, erritmoak, entzumena, aitzakia, jokoarekiko konplizitatea, bikotekidea eta publikoa aurkituko ditugu. Kurtsoa gazteleraz izango da. Ostiralean 16:00-19:00, larunbatean 10:00-20:00 jateko ordubeterekin, igandean 10-14:00.
Izena emateko bidali email bat: eabdonostia@euskalaktoreak.eus