Ikastaroari irakasleekin antolatutako solasaldiarekin emango diogu hasiera eta, ondoren, teoria eta praktika landuko dira, gehienez 16 ikasleko talde batean. Saioak irakasle-taldeak aurrez aukeratutako eszenak lantzera bideratuko dira. Separata beretik abiatuta, lehenik, errepresentante batekin prestatzeari ekingo zaio, ondoren kasting-zuzendari batekin pertsonaiak sortzeko gidoiaren analisia garatuko da eta, azkenik, zuzendariaren begiradapean filmaketa teknikoko ingurune simulatu batean interpretazio lana egingo da.
Separatak talde txikietan landuko dira eta euskaraz edo gaztelaniaz egitea aukeratu ahal izango da.