EABko hainbat afiliatuk parte hartu duen laburmetraia Donostiako Aquariumean estreinatuko da martxoaren 7an.
Fikziozko istorio batekin, hainbat pertsonaien arteko harremanak eta beraien joan-etorri emozionalak lantzen ditu, bullying-a eta suizidioa besteak beste.
Aktore ezagunek hartu dute parte: Amaia Irazabal, Amaia Ruiz de Galarreta, Jon Plazaola eta Arkaitz Gartziandia. Hauez gain, modelo gisa agertzen dira Amaia Lizarralde, Olatz Beobide, Belen Cruz, Dorleta Urretabizkia, Nova, Maikee eta Leire Zinkunegi, Tytti Thusberg diseinatzaileren laguntzarekin.