COVID-19gatik sortutako osasun larrialdia dela eta EABk, Euskal Aktoreen Batasunak, gure arloan eman diren hainbat egoera, gure iritziz larriak eta ardura handikoak, salatu nahi ditugu.
Lehenengo egoerak ETBren azken ekoizpenarekin du zerikusia, “Alardea”, Mediaprok eta K2000k entearen lehen katearentzat ekoizten ari zirena.
Salatu nahi dugu, halaber, informatiboak ez diren saio batzuk ETBren aldetik jasandako presioa astelehenak 15n saio horien ekoizpena ez eteteko, beste behin ere langileen osasuna eta bizia arriskuan ipiniz.
Eta azkenik, salatu ez bada ere, bai adierazi nahi dugu ez zaigula bidezkoa iruditzen, hori egiteko eskubide osoa badu ere, ETBk gerora emititzeko dohako edukiak sortzeko luzatutako deialdia, ahaztuz, gainontzeko langileak bezalaxe artistek bere lanaren truke soldata bat jasotzeko duten eskubidea. Eta lan horiek dohainik egiteko erabakia haiena besterik ez denean. Gizartean bizi den larrialdi eta isolamendu egoera hau probestea musutruk lan egin dezagun ez zaigu inolaz ere onargarria iruditzen, batez ere, azken hamarkadan arloak bizi izan duen lan egoeraren aurrean haien ardura hutsaren hurrena izan denean.
Zuzendaritza Batzordea