Ana Perezek, gure afiliatuak, joan den larunbatean, ekainaren 8an, utzi gintuen.
Aktore, idazle, zuzendari eta irakasle bikainak utzi gaitu. Bere harremana antzerkiarekin 70eko hamarkadan hasi zen. Ikasketak Bartzelonan. Parisen eta Ginebran egin zituen. Oscar Gómez, Espe López, eta Edurne Rodriguez-kin batera LEGALEÓN T konpainaren sortzailea izan zen. 90-eko hamarkadan LEGALEON T Espainiako abangoardiako antzerki taldeen artean puntakoenetakoa izatera iritsi zelarik. Besteak beste honako antzelanak burutuz: La Exclusa, Mujeres al rojo vivo, Ubú, Canción desde Isla Mariana, El Silencio de las Xigulas.
Azken urteetan hezkuntza arlora bideratu zuen bere jarduna eta besteak beste, Donostiko TAE-ko koordintzailea izan zen. EZEZAGUNOK gazte taldea ere zuzentzen zuen.
2020an EABko Ohorezko saria jaso zuen, bigarren lerro ezkutu horretan diharduten emakume asko ere omendu nahi ditugu.
Gure doluminik zintzoenak helarazi nahi dizkiegu bere senide eta lagunei. Goian bego Ana.