- Estatuan txertoak ez dira derrigorrezkoak, ez Covid-19aren txertoa ez beste txertorik.
- Covid pasaportea ez da derrigorrezkoa lanerako.
- Legez kontrakoa da langileak txertatuta dauden galdetzea (baita erantzuna hautazkoa dela adierazten denean ere).
- Langileak txertatuta dagoen ez erantzuteko eskubide osoa du.
- Langilearen txertaketa egoera ezin da kaleratzeko edo diskriminatzeko arrazoi izan.
- Kontutan hartzen badugu gaur egungo legedia ezin da PCR edo antigeno probak egitera behartu. Baina pandemiak sortutakoa ez denez egoera arrunta dagoeneko badaude Covid-19 dela eta enpresen alde egin duten sententziak.
- Eskubide-urrakerarik ematen bada, langileak neurriak hartu ditzake.