PELLO GUTIERREZ PEÑALBA zinemagilearen ZINEMA-ANTZEZTE MINIMALISTA ikastarorako deialdiarekin gatozkizue. Euskeraz izango dira saio guztiak.
Aurtengo Zinemaldian ERREPLIKA dokumentala arrakasta haundiz aurkeztu ondoren, Pellok EABko afiliazioari tarte bat egin dio ikusentzunezko formakuntzan sakontzen jarraitzeko aukera baliotsu honekin. Bere hitzetan:
“ Zinema minimalistaren estiloa eta formak hartuta, keinu eta expresio gutxien bitartez pertsonaiaren barne-mundua exploratzeko modu baten bilaketan lan egingo dugu. Kamera salatariak antzezlearen pentsamendu eta sentimenduak islatzen ditu, antzezleak kanpora azaldu beharrik gabe. Chantal Akerman, Andrei Tarkovski, Aki Kaurismaki, Roy Andersson, Ingmar Bergman, Liv Ullmann edo beste hainbat zinegileren obrak aztertuko ditugu, eta haietatik abiatuta, gure izaerari lotuagoak dauden egoera eta sentimenduak landuko ditugu antzezpenaren bitartez.”
ERREPLIKA ZINEMALDIAN: https://www.sansebastianfestival.com/2024/secciones_y_peliculas/7/728080/es
ZAZPI TERDI: Pello Gutiérrez, David Aguilar Iñigo eta Iñaki Sagastume Zazpi T’erdi izenpean ikusentzunezko generoen nahasketan dihardute. Arreta berezia jartzen diote filmaketa prozesuari eta errealitatearekin duten harremanari. Filmografia: La vía flotante (2019), Zain (2018), Converso (2017), Ozpinaren sindromea (2017), Mara mara (2016), Oírse (2013) edo Nao yik (2011). https://www.zazpiterdi.com/eu/hastapen/